martes, 24 de mayo de 2011

Hemen duzue guk egin dugun bideoa. Bideo honetan eskola 2.0zer den eta bere helduruak azaltzen ditugu.


miércoles, 18 de mayo de 2011

Badator Ibilaldiaaaa!

Aurtengo Ibilaldia Ondarrun egingo da eta gutxi falta da egun hori heltzeko.
Ondarrura joatea animatzen zaituztegu giro ona egongo delako.

Hemen duzue egitaraua:
1.GUNEA: LEMI
ZUBI ZAHAR IKASTOLA

9.30 Inaugurazio ekitaldia
10.00 Euskal dantzak: Kresala eta Etorkizuna
11.00 Rock konboa
13.00 Zehaitz taldea
13.30 Herri bazkaria


15.00 Sokaide
16.30 Pantxoa eta peio

2. GUNEA: BIXIKAN
ALLERI ZAHARRA

10.00 Irrien lagunak puzgarriak+tailerrak
12.00 Pregoia eta entzierroa Porrotxen eskutik
12.30 Irrien lagunak jolas musika emanaldia
14.30 Familientzako jokuak
16.00 Kanpanolue haur berbena

3.GUNEA: DZINGAN
ALLERI

10.00 Debako elektro txaranga
10.30 Giza proiektua
12.00 Lau mono
13.30 Xarma
15.00 Des-kontrol
16.30 Zea mays
egun osoan globo aerostatikoa

4. GUNEA: DZANGA
ZALDUPE

10.00 Euskal dantzak Zerutxu eta Gure ametsa
11.00 Norman
12.00 Boga! Ibilaldiko kantaren aurkezpena
13.00 Lain
15.00 Esne beltza
17.00 Ze esatek!
egun osoan Junping-a erreka alboan

5. GUNEA: ZIABOGI
MUSIKA PLAZA / ALAMEDA

10.00 Lekeitioko Aittitta makurra txaranga
11.00 Umeen dantzak eta dantza ikuskizunak (frontoian)
11.30 Euskal kantagintza: Kantaitze orfeoia
13.00 Bertso saioa: M. Amuriza, I. Ibarra, I. Erortza, A. Sarriegi
13.30 Herri kirolak (frontoian) Mutriku herrik kirol taldea
14.30 Nahixan
16.00 Gose
18.00 Oihan Vega DJa

viernes, 11 de febrero de 2011

WEB ORRIA

Lehenengo, dokumentu bat sortu dugu gure web orria planifikatzeko. Bertan eskema bat sortu dugu eta eskema horretan bikote bakoitzaren zereginak antolatu ditugu.
Horren ondoren, hosting-ak bilatzen ibili gara eta azkenean multimania.com-en izena eman dugu eta horretarako datu batzuk eman behar izan ditugu:
Erabiltzailea: jesuitakikt
Pasahitza: …
Pregunta secreta: …
Respuesta: …

Iratxek eta Ziortzak “Kompozer” programarekin gure web orriko index-a egin eta diseñatu dute. Argazkien eta elkarrizketen orria egin dute “Kompozer”-ekin.
Mireiak eta Mirenek hosting-a aurkitu eta bertara index-a igo dute. Gero, web orrirako plantilla baten bila ibili dira eta wix orria aurkitu dute. Bertan izena eman dute eta Iratxe eta Ziortzarekin batera plantilla diseñatzen hasi dira. Baina arazo bat eduki dugu: plantilla hori bukatu ostean, web orrira igotzera saiatu gara baina ez digu utzi, ordaindu egin behar dela jartzen zuen.
Orain, ez dugu plantillarik erabiliko eta Kompozer programarekin egindako orriak igoko ditugu web orrira.
Iratik eta Alaznek elkarrizketen atalaz arduratu dira, eta elkarrizketa batzuk sortu dituzte. Web orrira igotzeko argazkiak atara dituzte eskolatik zehar Iratxe eta Ziortzarekin batera.